lunes, 14 de marzo de 2011

NOLA KUDEATU HAURREN SENTIMENDUAK?

Denok dakigunez, sentimenduak ez kanporatzea kalte egiten du, tentsioak sortzen direlako gure bornean, errepresioaren bidez gaixotasun fisiko edo psikologikoak eratzera irits daitezke. Auto-estimari ere, kalte handia egin diezaioke, sentimendu hori izateagatik errudun sentitzen garelako.

Hortaz, sentimendu negatiboak modu naturalean onartu eta kanporatu behar dituzte haurrek. Gurasoek ere eragin handia dute haurrek sentimenduak kanporatzerako orduan aktiboki entzuteko prestutasun osoz, baina galderekin ito gabe, komunikazioa eteten baitute. Garrantzitsua da baita ere gorputzeko mezuei erreparatzea, haurraren ihesbideak askotan ez baitira hitzezkoak. Azkenik, sentimenduengatik kulpabilitatea saihestu behar da, azken eginkizuna berea delarik.

Sentimenduak, denbora luzez barruan gorde ezkero, amorru bezala kanpora dezake, bai hitzez, bai agresio fisikoz.Hala ere, inoiz ez da berandu zergatietara jotzeko, eta nahiz eta gorde eta amorru gisa kanporatu, orduan ere, atzera jo eta gordetako sentimendu negatiboa eragin duen ekintza bilatu behar dugu. Adibide argi bat, “pataletak” dira, komunikazio frustratu soilak, eta nahiz eta guraso askok ez ulertu ez zaie haurrei erreprimitu behar.
 
Hasieratik kanporatu beharreko sentimendu bat zeloak dira. Nahiz eta haurrei gauza txarra direla transmititu, sentimenduak hor jarraitzen du eta egin behar duguna, lehen esan dugun moduan, kanporatzen laguntzea da. Ez diegu arrazoi logikorik eman behar zeloak sortzen dituen egoera erreala ez dela jakinarazteko, barruan sentitzen dutena bilatu behar dugu konponbidea aurkitzeko.   Batzuetan, ordea, ez dago konponbiderik, adinagatik edo egoeragatik, trataera ezberdina eman behar zaielako bakoitzari.

 Sentimenduak , onak zein txarrak,  modu egokian adierazteak autoestima altua izaten izugarri laguntzen du. Era berean, autoestima altua izateak eta segurtasuna norberarengan, eragin handia dauka motibazioan, ikasteko gogoetan eta sormenean. Hiru gauza hauek testuinguruak asko baldintzatzen ditu, eta familiak eskaintzen  dizkieten baliabideak (txango txikiak, hobbyak, …). Gainera, baliabide horiek sortutako esperientziak hitzezko komunikazioaren bidez kanporatzen laguntzea komeni da, eta horrela trebetasuna lortuko dute edozein motatako sentimenduak kanporatzeko.

Laburbilduz, haurrek euren buruarekin ondo sentitzeko eta autoestima altua izateko, geuk bezalaxe, sentimenduak kanporatu behar dituzte eta horrek beste arlo askotan lagunduko die. Horretarako guk erraztasunak jarri behar dizkiegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario